Gure Txanelako lanketan, gauza berri bat egin dugu gaur. Ekosistema baten azterketa egin ondoren eta bildutako informazioa Interneteko beste informazio batzuekin osatuz, animalia eta landare baten fitxa osatu dugu talde bakoitzak.

Lanean TPCarekin

Orain, osatutako informazioa Interneten guztion eskura jarri nahi dugunez, Tablet PCa erabili dugu informazioa bertan idazteko eta gordetzeko. Hurrengo astean fitxategi horiek hona igoko ditugu eta zuek ere ikusgai izango dituzue. Ea gure lana gustatzen zaizuen.

Argazki gehiago ikusteko hemen daukazue aukera.

Listen to this podcast Listen to this podcast