Urria 6th, 2008Zarautzeko egonaldiaren bideoa
Iaz, ikasturte amaieran, ia ordubeteko bideoa jarri genizuen. Oraingo honetan, ordu erdiko laburpen bat jartzen dizuegu. Ea gustatzen zaizuen.
Listen to this podcast
Iaz, ikasturte amaieran, ia ordubeteko bideoa jarri genizuen. Oraingo honetan, ordu erdiko laburpen bat jartzen dizuegu. Ea gustatzen zaizuen.
Listen to this podcast
Duela 6-7 urte gure ikastola eta Venezuelako herri indigenen arteko harremana zabaldu zenetik, asko izan dira beraiekin burutu ditugun jarduerak eta hango ume eta gazteekin sortu diren hartu-emanak. Orduko haurrek, gaur gaztetxoak bihurtuta, posta elektronikoaren bitartez kontaktua mantentzen dute hango gazteekin eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da guztientzat.
Bertako herri indigenen ordezkaria eta gure ikastolako aita den MIguel Avaristo gurekin izan da gaur, besteak beste, belaunaldi berrikoekin hangoen berri emateko eta duela sei urte gertatu zen bezala, kontaktuan jartzeko. Aurkezpena egiteko, gure ikastolako irakaslea eta bertan ETBrako erreportaje bat grabatu zuen Anjel Cuerdoren laguntza izan du. Erreportajea ikusi eta gero, oso solasaldi interesgarria sortu da eta informazio ugari lortu dugu hango ohituraz, kulturaz, zailtasunez… Baina ez da hori esan digun gauza bakarra, izan ere, gure ikastolak orduko kanpainan lortutako diru laguntzarekin, oso hiztegi interesgarria egin ahal izan dute: Warekena - Euskara. Imajina dezakezuen bezala, Warekena da Miguel Avaristoren herriak duen jatorrizko hizkuntza eta, honela, noizbait bertara bazoazte gazteleraz gain, euskarazko hitz batzuk ere ulertuko dizkigute.
Listen to this podcast
Kaixo, arazoak izaten ari gara bideoaren laburpena eta argazkien muntaia sartzeko. Lortu bezain azkar hementxe izango dituzue. Nolanahi ere, hemen dauzkazue bideoaren bertsio osoa (1h 35min) eta argazkien aurkezpena. Argazkiak jatorrizko kalitatean ikusteko eta jaisteko, helbide honetan aurkituko dituzue: Zarautz 2008 - Argazkiak
Listen to this podcast
Gure Txanelako lanketan, gauza berri bat egin dugu gaur. Ekosistema baten azterketa egin ondoren eta bildutako informazioa Interneteko beste informazio batzuekin osatuz, animalia eta landare baten fitxa osatu dugu talde bakoitzak.

Orain, osatutako informazioa Interneten guztion eskura jarri nahi dugunez, Tablet PCa erabili dugu informazioa bertan idazteko eta gordetzeko. Hurrengo astean fitxategi horiek hona igoko ditugu eta zuek ere ikusgai izango dituzue. Ea gure lana gustatzen zaizuen.
Argazki gehiago ikusteko hemen daukazue aukera.
Listen to this podcast