Duela 6-7 urte gure ikastola eta Venezuelako herri indigenen arteko harremana zabaldu zenetik, asko izan dira beraiekin burutu ditugun jarduerak eta hango ume eta gazteekin sortu diren hartu-emanak. Orduko haurrek, gaur gaztetxoak bihurtuta, posta elektronikoaren bitartez kontaktua mantentzen dute hango gazteekin eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da guztientzat.

Bertako herri indigenen ordezkaria eta gure ikastolako aita den MIguel Avaristo gurekin izan da gaur, besteak beste, belaunaldi berrikoekin hangoen berri emateko eta duela sei urte gertatu zen bezala, kontaktuan jartzeko. Aurkezpena egiteko, gure ikastolako irakaslea eta bertan ETBrako erreportaje bat grabatu zuen Anjel Cuerdoren laguntza izan du. Erreportajea ikusi eta gero, oso solasaldi interesgarria sortu da eta informazio ugari lortu dugu hango ohituraz, kulturaz, zailtasunez… Baina ez da hori esan digun gauza bakarra, izan ere, gure ikastolak orduko kanpainan lortutako diru laguntzarekin, oso hiztegi interesgarria egin ahal izan dute: Warekena - Euskara. Imajina dezakezuen bezala, Warekena da Miguel Avaristoren herriak duen jatorrizko hizkuntza eta, honela, noizbait bertara bazoazte gazteleraz gain, euskarazko hitz batzuk ere ulertuko dizkigute.

Listen to this podcast Listen to this podcast

 

Listen to this podcast Listen to this podcast

Kaixo, hementxe gaituzue beste ikasturte berri baten atarian, ilusioz gainezka eta ikaskuntzaren bidaia zoragarri honetan murgiltzeko gogoz.

Une honetan, ziklo berri bat hastera goaz, baina ez larritu, gauza interesgarri ugari ikusi eta ikasiko ditugu. Ikaskuntzaren bidaia honetan, guztiok daukagu gure erantzukizuna eta denok egin dezakegu gure ekarpena: irakasleok metodologia eta baliabide berritzaileak inplementatuz, gurasoak seme-alaben hezkuntza prozesuan inplikatuz eta lagunduz eta ikasleak eurei dagokien lan bakarra eginez: ikasi eta ongi pasatu.

 

Boga, boga txanela

jakintzaren itsasoan

Listen to this podcast Listen to this podcast

Apirila 20th, 2007Kaixo Mundua!

Ongi etorri Jakintzazu.netra. Hauxe duzu zure lehen artikulua. Nahi baduzu ezabatu dezakezu… baina jarraian, ekin blogeatzeari!

Zure ekarpenen zain geratzen gara

Listen to this podcast Listen to this podcast

© 2007 Jakintzaren Txanela | iKon Wordpress Theme by TextNData | Powered by Wordpress | rakCha web directory
Itxi
Bidali postaz