Honez gero, jakingo duzue Txanelako proiektua gauzatzen ari garela. Txanelak gure eskualderi buruzko lan bat proposatzen digu eta guk Goierriko Gida Turistiko bat ekoizten ari gara.
Era guztietako informazioak bilatzen aritu gara: aldizkariak, liburuak, entziklopediak, Internet, gure senideak… eta lortutako informazioa antolatu eta iragazi ondoren, idazteari ekin genion. Une honetan, azken fasean gaude eta eskuz idatzita daukaguna, ordenagailura pasatzen ari gara. Hori amitutakoan, inprimatu eta kopiak ateko ditugu gero ale bat etxera eramateko. Horrekin batera, Interneteko gune batera igoko dugu gure lana eta baliabide digital ezberdinez hornitu ondoren, argitaratuko dugu.
Ea dena ongi ateratzen zaigun. Oraingoz, gelan egin dugun lanaren irudi batzukein utziko zaituztegu.
Zabildu
Listen to this podcast

Ikasturte honetarako gure ikastolak egundoko berrikuntzak ezarri ditu Teknologia Berrien alorrean. Egiten ari garen ahalegin berezia ez da azpiegitura mailakoa, baliabide hauek ohiko geletara eta ohiko saioetara normaltasunez txertatzeko baizik.
Hori dela eta, hiru armairu ordenagailu eramangarriz eta Tablet PCaz beteta prestatu dira eguneroko jarduenan eta ohiko geletatik irten gabe erabili ahal izateko. Horretaz gain, bi arbel digital interaktiboak jarri dira LHko bi geletan behar duten azpiegitura guztiarekin osatuta: proiektore finkoa, eramangarria finkoa irakaslearentzat eta lanpara digitala. Hauei, DBHn jarri den beste armairu berri bat gehitu beharko dugu eta batxilergoko lau geletan dauden proeiktore, ordenagailu eta arbela digitalak. Noski, ez ditugu ahazten lehendik genituen informatikako bi gela 23na ordenagailuz osaturik eta Haur Hezkuntzako Informatikako Gela 16 ordenagailekin.
Zalantzarik gabe, ikasturte hau giltzarri izango da eta LHn IKT konpetentziak jorratzeko abian jarri dugun proiektua gehi Ikasys proiektu pilotoa izango dira entzute gehien izango duten proiektuak, baina DBHn eta Batxilergoan ez dira atzean gelditzen eta ugari dira abian jarri diren proeiktuak konpetentzien lorpenean IKTak modu eraginkorrean txertatzeko.
Argazki gehiago ikusi
Zabildu
Listen to this podcast
Duela 6-7 urte gure ikastola eta Venezuelako herri indigenen arteko harremana zabaldu zenetik, asko izan dira beraiekin burutu ditugun jarduerak eta hango ume eta gazteekin sortu diren hartu-emanak. Orduko haurrek, gaur gaztetxoak bihurtuta, posta elektronikoaren bitartez kontaktua mantentzen dute hango gazteekin eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da guztientzat.
Bertako herri indigenen ordezkaria eta gure ikastolako aita den MIguel Avaristo gurekin izan da gaur, besteak beste, belaunaldi berrikoekin hangoen berri emateko eta duela sei urte gertatu zen bezala, kontaktuan jartzeko. Aurkezpena egiteko, gure ikastolako irakaslea eta bertan ETBrako erreportaje bat grabatu zuen Anjel Cuerdoren laguntza izan du. Erreportajea ikusi eta gero, oso solasaldi interesgarria sortu da eta informazio ugari lortu dugu hango ohituraz, kulturaz, zailtasunez… Baina ez da hori esan digun gauza bakarra, izan ere, gure ikastolak orduko kanpainan lortutako diru laguntzarekin, oso hiztegi interesgarria egin ahal izan dute: Warekena - Euskara. Imajina dezakezuen bezala, Warekena da Miguel Avaristoren herriak duen jatorrizko hizkuntza eta, honela, noizbait bertara bazoazte gazteleraz gain, euskarazko hitz batzuk ere ulertuko dizkigute.
Zabildu
Listen to this podcast